XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) horrek esan nahi du ikasle horiek denbora luzez ikasi dutela, eta ikasketa-plangintzarik gogorrenak hartu dituztela.
1983an, irlandera hiztunen ia hiru laurdenak gainditu zuten oinarrizko eskola eta ikasten jarraitu zuten, eta ia erdiek ikasi zuten irlandera goi mailan.
Hala ere, 1980tik aurrera %10-15ak bakarrik aukeratzen ditu goi mailako irlanderazko ikastaroak oinarrizko eskolaren ondoren.
Eta 13 urtez ikasi ondoren gehiengoaren mintzatzeko gaitasuna nahiko ahula da.
Gutxiengo baten kasuan, oso ahula ere bada, eta gainera gutxiengo hori gero eta handiagoa da (
Gaitasun handia duten ikasle guztiak ez dira, ordea, hizkuntzaren erabiltzaile bihurtzen helduaroan.
Lehen esan bezala, bi inkestetan garbi azaltzen da jende askok mintzatzeko gaitasuna galdu egiten duela eskola utzi ondoren.
Baina ezin dugu ahaztu pertsona elebidun aktibo gehienak eskolatik sortzen direla.
1973ko azterketak beste datu bat ere argitaratu zuen:
irlanderaz mintzo ziren helduen kopuru garrantzitsu bat (%30 inguru) helduaroan hasi ziren irlanderaz hitz egiten.
Hauek ez zuten etxean ikasi, eta ez dirudi eskolan inolako lotura edo interes berezirik zutenik hizkuntzarekiko.
Azterketan ez da oso garbi geratzen nola eta zergatik hasi zen talde hori irlandera erabiltzen, baina iraganean badirudi
Talde honetan sar ditzakegu
Nahiz eta txikia izan, horrelako talde bat existitzeak esan nahi du irlanderazko sareek nolabaiteko gaitasuna badutela kide berriak biltzeko.
Horrekin batera, ordea, ezin dugu ahaztu dirudienez ez direla gai sarea iraunkor bihurtzeko, elebidunen birsorkuntza eraginkorra ziurtatzeko, ezta etxeetako eta eskoletako ekoizpen elebiduna bereganatzeko ere.
E. GIZARTE-MAILA ETA IRLANDERAGaur egun arte elebitasunari buruz egin diren ikerketen ezaugarrien artean, deskribatzaileak izatea azpimarra dezakegu.
Ikerketa sistematikoaren lehen hamarkadan beharrezkoa zen, noski, oinarri sendoak jartzea elebitasunak Irlandan duen eragin espaziala eta soziala argitzea, eta denboran zehar eredu horiek izan dituzten joerak aztertzea.